2018-02-14 12:05

Hego Euskal Herrian 5.978 delegatu bozkatu beharko dira, enpresa txiki, ertain, haundi, pribatu zein publikotan eta sektore guztietan.

2017ko abenduko hauteskunde sindikalen datuen arabera, ELA da Hego Euskal herriko sindikatu nagusia, delegatuen %36,15arekin (EAEn %40,76 eta Nafarroan %22,80). Datuok argiak dira eta garbi uzten dute hauteskunde sindikaletan bozkatzen duten langileen gehiengo zabalak ELAri ematen diola botua.

Urtez urte ikusten dugun errealitate bat da hau, ikusi besterik ez dago ELAk EAEn izandako garapena: 2014ko abenduan %39,88 zeukan, eta 2017ko abenduan, berriz, %40,76. 2016. urteko datu azpimarratu nahiko genuke, 106 delegatu gutxiago aukeratuta ELAk 47 delegatu gehiago egin baitzituen.

ELAk eskerrak eman nahi dizkie egunero-egunero ELAren zerrendak osatzeko izena ematen duten milaka militanteei, baita hauen aldeko bozka ematen duten milaka eta milaka langileei ere. Emaitza hauek ELAren eredu sindikala berresten dute, eta beste behin ere langile jendearekiko gure konpromisoa azaldu nahi dugu. Lantokien antolakuntza eta konfrontazioa ezinbestekoa izango dira prekaritatea gainditzeko, genero berdintasunaren aldeko urrats sendoak emateko eta lan sari duinak berreskuratu nahi baditugu.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.