2019-05-10 11:46
Patronalaren aldetik negoziazioa blokeatuta dagoela ikusirik, mahaian ordezkaritza duten sindikatuek bost eguneko greba deialdia luzate dute Bizkaiko Metaleko enpresa guztietan. Deialdiaren erregistroa gaur goizean egin dute Bizkaiko Lan Ordezkaritzan. Greba egunak maiatzaren 23a eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21a izango dara. "Sektoreko enpresetan hainbat langilek ez dute eduki soldata igoerarik, ezta lan baldintzen hobekuntzarik urte askotan" salatu dute.

Sindikatuen oharra:

Zentsu honetan, ELA, CCOO, LAB eta UGT  sindikatuok gaur bertan erregistratu dugu Bizkaiko Metaleko Hitzarmenerako plataforma bateratu bat Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan, honako eduki laburtuekin:

- 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerakinen ordaina.

- Inolako kasutan ez dio langile batek enpresari itzuliko “aurrerapen gisa” jasotako igoerarik, hauek hitzarmenean adostutakoa gaindituz gero.

- Igoerak tauletan eta soldata errealetan ezarri behar dira sektorean lan egiten duten behargin guztientzat. Soldata eskaria: Hitzarmenaren iraupen urte bakoitzeko KPI+2 tauletan eta KPI+1 soldata errealetan.

- Subrogazio eskubidea.

- Lan erreformaren aurkako blindajea: Lan baldintzak ez aplikatzearen aurkako klausula eta ultraaktibitatea mugagabea.

- 8 orduko lanaldi murrizketa.

- Aldi baterako kontratuak eta ABLEek kontratatzeko aukera mugatzeko neurriak. Kontratuetan iruzur egiten duten enpresetan malgutasuna aplikatzeko mugak.

- Sektorean genero berdintasuna areagotzeko neurri efektiboak.

- Lan osasuna lehentasun izateko helburuan aurrerapausoak.

- Hitzarmenaren edukia 2019 urtera egokitu, azken negoziaziotik hona izan den edozein eskubide hobekuntzat aintzat hartuz. Hizkuntza sexista zuzendu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.