2020-07-15 13:20
ELA, CCOO eta LAB sindikatuok emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegien egoera larria salatu diote astelehen honetan Eusko Jaurlaritzako sailburuordeari, sortu zenetik hainbat aldiz salatu izan duguna.

Sindikatuen agiria:

Langile guztiek, mota horretako organo judizialen ezaugarri bereziengatik (biktimekin eta haien senideekin zuzeneko tratua, ikertua, etab.), 2005ean sortu zenetik, lan-dinamika frenetiko baten mende daude, baliabide material eta giza baliabide gehiagoren beharrarekin, bai eta herritarrei kalitatezko zerbitzua ematea ahalbidetuko duen antolaketa berri baten premiarekin ere.

Eusko Jaurlaritzari salaketa ugari egin bazaizkio ere, bere erantzukizuna bere gain har dezan, lan-kargak gainditutako zerbitzu bat aurkitzen dugu, eta horrek ezin du bermatu aldeen segurtasuna, ez eta langileek lan-baldintza egokiak izateko dituzten eskubideak ere, eta horrek zuzenean eragiten du herritarrei ematen zaien zerbitzu publikoan. Zerbitzu horri atxikitako langileen ahalegin ukaezina gorabehera, atzerapen onartezina dakar biktima diren emakumeei eman behar zaien konponbide judizialean.

Egoera hori larriagotu egin da pandemiaren ondorioz; izan ere, organo horietako batean goizeko eta arratsaldeko txandak ezarri behar izan dira administrazioko langileen artean, eta magistratuen, epaileen eta JLJen etengabeko egonaldia. Horrek ia kolapsora bultzatu du zerbitzua, beharrezko baliabideak ez izanik eta, batzuetan, beharrezko prebentzio-neurriak bete gabe, esaterako, txanden arteko, COVID-19ren aurkako protokolizatuta dauden, desinfektatzeak.

Horregatik, beste behin ere, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek egoera horren aurrean Eusko Jaurlaritzaren arduragabekeria salatu dute sailburuordearen aurrean, eta ezarri beharreko neurri zehatzak idatziz aurkeztu dizkiote, indarkeriaren biktima diren emakumeei erantzun judizial azkarra eta egokia emateko beharrezkoak diren neurriak, hain zuzen ere.

Era berean, Lan eta Justizia Sailaren 2019-2021eko Jarduera Planean hartutako konpromezuak betetzeko eskatu diote, oraindik ez baitira gauzatu.

ELA, CCOO eta LAB sindikatuek, idazki honetan egindako eskaerei berehala erantzuten ez bazaie, negoziazio-bidea agortutzat joko dute, eta mobilizazioei ekingo diegu, zerbitzuaren ardura duten erakundeek salatutako egoera aldatu dezaten.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.