2019-04-05 10:50
Adolfo Muñozek â€'Txikiâ€', azken hamarkadan ELAko idazkari nagusi izandakoak, agurtzeko eman duen hitzaldi hunkigarrian bere harrotasuna agertu du proiektu kolektibo honetan parte hartu izateagatik, "oso bizirik eta etorkizun bikaina duen proiektu batean, euskal langileriarentzat eta gure herriaren subiranotasunarentzat baliagarri izateari eusten dion proiektuan".

TXIKIREN AZKEN HITZALDIA, OSORIK

Muñozek sindikatuaren aurreko zuzendaritzak goraipatu ditu, erabaki estrategikoak hartzean izan zuten ikuspegi zabalagatik. "ELAk zenbait gauza ondo egin ditu: Lehenengoa, bere barne-kohesioa zaintzea, kontrabotereko sindikalismo bat sendotzeko. Bigarrena, errealitatetik ez aldentzea; batzuetan, errealitatea deskribatze hutsa, besterik gabe, iraultzailea ere bada, eta gure kontakizuna oso indartsua da. Hirugarrena, militanteei ikuspegi bat ematea; sindikatuak jendearen kezkak eta arazoak lehenesten baditu, sindikalismoak berak eta klase-izaerak bizirik iraungo dute, eta orduan gure jendea antolatzeko moduan egongo gara. Eta laugarrena, aliantza sindikalak eta sozialak sendotzea, kontrabotere eta borrokaren ikuspegitik. Ongi ateratzea edo ez, gorabehera. Baina ELAk ondotxo daki zer den eskuinaren hegemonia, horren ondorioak, eta aliantzen garrantzia".

Lagun jakin batzuei —sindikatukoei eta beste batzuei— eta ELAko militante guztiei eskerrak eman ondoren, Txikik, bere mintzaldia bukatzeko, etorkizunean duen itxaropena azpimarratu du honela esanez "neoliberalismoa aseezina eta suntsikorra bada ere, sindikatuak ez die huts egingo behar gaituzten guztiei". Eta ildo horretatik sostengua eskatu die kongresukideei zuzendaritza berriarentzat eta Mitxel Lakuntza idazkari nagusi berriarentzat, "ELA aurrera" doalako.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.