Nazioarteko ordezkaritzak CTA-Aren zuzendaritzako kideekin eztabaida eta truke une bat partekatzeko aukera izan zuen, "Bakea, demokrazia eta eskubideak erasopean. Langile mugimenduaren rola” izenpean izandako Nazioarteko Mintegian. Bertan egungo nazioarteko koiunturari eta horren aurrean borrokatzeko estrategiei buruz eztabaidatu zen.
Kongresuan, zentralaren autonomia berretsi zen, eta makrismoaren aurkako borrokan izandako garrantzia nabarmendu zen, bai eta eredu neoliberalaren aurkako borrokan langileen batasunak duen garrantzia ere.