2020-06-03 14:50
Maiatzaren 29an, Greba Orokorretik 4 hilabete betetzear zeudenean, eman zuen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19rako bere asmoen berri. Egun horretan, ekainaren 19ko mobilizazioen berri eman genuen.

Konfinamendu gogorraren ondoren, kalera ateratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, eta indarrak bildu ditu “Etxean geratu naiz. Orain kalera aterako gara. Burujabetza bizitzak sustengatzeko LEHENIK BIZITZA!” izenburuarekin osatutako manifestuaren inguruan.

Gaur eman da manifestuko lehen sinatzaileen berri, Bilboko Arriagako plazan egindako agerraldian, 73 izen guztira. Batetik, azken hilabeteotan bizitzaren aldeko borrokan nabarmendu diren sektoreetako langileak (osasungintza, zaintza, merkataritza…) eta bestetik, esparru ezberdinetako pertsona ezagunak (kulturgintza, kazetaritza, mundu akademikoa), sindikalgintza eta herri mugimendu anitzetako kideekin batera.

Agerraldian, hilabete hauetan bizitzaren aldeko borrokan lehen lerroan aritu diren sektoreetako langileek eta manifestuari atxikimendua eman dioten pertsona ezagunek hartuko dute parte.

Manifestua

Atxikimenduak 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.