2020-04-16 17:19
ELA sindikatuak orain arte zortzi eskari aurkeztu ditu EAEko egoitzetako langileen osasun, bizitza eta osotasun fisikoaren eskubidea babesteko. Bertan eskatzen da ezarritako gidak, arauak eta protokoloak lehenbailehen betetzea, NBE osoak barne, bai eta langileen osasuna bermatzeko beste neurri batzuk ere. Orain arte publiko egin diren autoek bermatu egin dituzte ELAren eskariak. Eibarko lan-arloko epaileak gaur emandako autoan hitzez hitz zera adierazten du: “Si bien sería de todo punto de vista deseable el cumplimiento por parte de las codemandadas de todas y cada una de las exigencias esgrimidas por la parte actora en su demanda, en la situación actual y dado el estado de alarma en el que nos encontramos, la premura con la que aquélla pretende que se lleven a cabo resulta prácticamentente imposible... por lo tanto, debe ser desestimada”.

Nahiz eta hori adierazi autoan, epaileak berak adierazten du ELA sindikatuak planteatutako neurri horiek kontuan hartu ahal izango direla 2020ko apirilaren 23an egingo den epaiketan.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.