2020-02-06 14:03
EHUren (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Hezkuntzaren menpeko zentro eta eraikinetako garbitzaileek manifestazioa egin dute gaur, otsailak 6, ISS enpresaren eta Lakuaren aurrean, beren hitzarmenaren alde eta euskal administrazioko garbitzaileekin parekatzeko eskatuz.

Langile horiek salatu dutenez, euren hitzarmena negoziatzeko mahaiak bost urte daramatza blokeatuta, eta euren hitzarmenean Euskal Administrazio Publikoko garbiketako langileekin parekatzea jasota badago ere, hori ez da gauzatu. Zehazki, 2.200 euroko aldea aipatu dute, eta zera aurreratu dute "hori lortu arte ez dugula etsiko".

Eusko Jaurlaritzari egotzi diote egoeraren errua, "Bera baita finantzatzen duena eta diru publikoarekin prekarizatzen gaituena, enpresa pribatuen mesedetan", eta, aldi berean, hitzarmen duin baten alde borroka egingo dutela adierazi dute.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.