2020-06-12 11:45
BATZ Araluce enpresako langileek, senitartekoek eta beste haninbat enpresako lankideek lagunduta, manifestazioa egin dute Bilbon gaur goizean. Protesta Eusko Jaurlaritzatik atera da eta Foru Jauregiaren aurrean amaitu da. Araluceko langileek enpresa ez ixteko eskatzen dute, eta urtarriletik ordaindu gabe dauden soldatak ordaintzeko. Egoeraren erantzule egin dituzte BATZ Taldea eta Mondragon Kooperatiba; izan ere, Araluce Talde hortakoa da. Taldearen ustezko "espiritu kooperatibistaren" atzean, Araluceko langileak kooperatibaren bertsiorik ankerrena jasaten ari dira.

Manifestazioa abiatu aurretik, langileek salatu dute Konkurtso Administratzailea eta Eusko Jaurlaritza Batz Taldearen interesetara makurtu direla.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.