2019-10-10 16:36
ELAk batzarra egin zuen urriaren 9an Lakuan, 200 langile inguru parte hartu zutelarik. Bertan, Eusko jaularitzak eremu publikoa mehetzeko egin duen apustu sendoaren adibide garbia den Administrazio Autonomoak bizi duen enplegu egoera tamalgarria aztertu zen. Egun, esparru honetan 3.000 langiletik gora daude behin behinekotasun egoeran % 50 tik gora ,eta langileen adinaren bataz bestekoa 55 era heltzen da. Hortaz Eusko jaularitzak Administrazio Orokorreko ehunka langileen lanpostuak arriskuan daude.

Honen aurrean ELAk bere proposamenaren ildo nagusiak langileekin elkarbanatu zuen:

Lehen aukera bezela, EAEko sektore publikoan bizi dugun egoera tamalgarri honi irtenbidea emango dion kontsolidazio lege bat legebiltzarrean onartzea.

Eta hau onartu ezean, mahai sektorialean kontsolidazio Lan Eskaintza Publikoa (LEP) bat adostea bitarteko langile guztientzat. Beti ere, galdera-bateria edo gisako galetegi itxi batekin eta esperiantziaren puntuazioa legezkoa den mugara eramango duena.

LEP hontan kontsolidatzen ez dutenek, bitarteko langile gisa jarritzeko aukera mantentzearen alde dago sindikatua. Honekin batera, bitarteko kontratazioaren abusuzko erabilera ekiditeko neurri zehatzak eskatzen ditu.

Asanbladan ere argi geratu da, proposamen hauek aurrera ateratzeko langileen inplikazioa eta mobilizazioa ezinbeztekoa izango dela.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.