2019-03-20 13:11
Martxoaren 27an, asteazkena, hauteskunde sindikalak egingo dira Bilboko Udalean. Duela lau urte langileek gehiengo osoa eman zioten ELAri, 27 ordezkaritik 14 lortuz. Azken urte hauetan egindako lan bikainaren ostean martxoaren 27an ELAren helburua erabateko gehiengo hori berritzea eta ahal den neurrian handitzea izango da.

Guztira 2.400 langile daude deituta parte hartzera. Bozketa prozesua 08:30tan hasiko da, eta 18:00tan amaitu. Posta bidez bozkatzeko aukera martxoaren 21ean itxiko da. Edozein zalantzaren aurrean, ez izan zalantzarik eta pasa ELAk Bilboko Udalean duen atal sindikaletik.

Azken urte hauetan berretsi denez ELAren lan sindikala da Bilboko Udaleko langileek duten tresnarik eraginkorrena. Egoera zailari aurre eginez, ELAk hamaika gauza lortu ditu: murrizketak saihestea; langile kopurua mantentzea; librantza egunak mantentzea; eros-ahalmena mantentzea eta produktibitate plusei esker handitzea; Rajoyren Dekretuaren ‘inposizioak’ saihestea…

Eta hau guztia lortu da afiliazioa tasa izugarri bati eta Enpresa Batzordean ELAk duen gehiengo osoari esker. Eta kitto. Hau soka-tira bezalakoa da: indar gehien duenak (eta hobekien erabiltzen duenak), irabazten du.

AZKEN LAU URTEETAKO BALANTZEA

PROGRAMA

ZERGATIK BOZKATU ELA?

GURE HAUTAGAITZA

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.