2020-09-04 13:10
Irailaren 4an egin da Gipuzkoako hitzarmen probintzialaren mahaiaren laugarren bilera. Bilerak edukietan aurrera egiteko eta lehentasunak argitzeko balio izan duela uste du ELAk. Ildo horretan, sindikatuak uste du onartezina dela Gipuzkoako metalean duela hamarkada bateko baldintzak aplikatu ahal izatea. Hurrengo bilera irailaren 16an izango da.

ELAren iritziz, egoera zail honetan, sektoreko langileak metalak duen aktiborik onena dela erakusten ari dira. Baldintza duinak dituen metala behar dugu, prekarietaterik gabea, eta genero berdintasunean aurrera eginez, ezinbestekoa da hurrengo bileretan gai horiei heltzea.

Horixe da Adegik irailaren 4ko bileran planteatu duen negoziazio eskaintza berria.
Gipuzkoako hitzarmen probintzialaren mahaiak laugarren bilera egin du gaur.

Hau da Adegik irailaren 4ko bileran planteatu duen negoziazio eskaintza berria.

  • 4 urteko indarraldia duen hitzarmena, 2020-23.
  • KPIren soldata-igoera, bai tauletan bai soldata errealetan, indarraldiko urte bakoitzerako.
  • Lizentziak hobetzea eta edoskitzeko eskubidearen aplikazioan.
  • 49. artikulua aldatzea, lan-baldintzen funtsezko aldaketari dagokionez, soldata-zenbatekoaren aldaketak soilik kolektiboak izan daitezen.
  • Lanaldia murrizteari eta aldi baterako ezintasunengatiko osagarriak negoziatzeari uko egin du.
  • Hurrengo bilerarako patronalak, enpresetan berdintasuna bultzatzeko neurriak, prekarietatearen aurkakoak eta subrogazio-eskubidearen aldeko planteamenduak aztertuko ditu.
  • Aurreko bileretatik, hitzarmenari aurreraeragin mugagabea emateko planteamendua mantentzen da. Baita ere lan-baldintzen alde bakarreko ez aplikatzea eta Gipuzkoako hitzarmena Estatuko hitzarmenarekin alderatuta aplikatzeko lehentasuna saihestuko duen klausula bat sartzeko planteamendua. Era berean, 2012-19 aldirako taulak eguneratzeko eskaintza, % 8,8ko igoerarekin.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.