ARGIA.eus

2019ko apirilaren 21a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-09-04 12:42
ELAk uztailaren 23an postaz jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren Dekretu-proiektua, zeinaren xedea den EAEn elkarrizketa sozialaren instituzionalizazioa arautzea. Proiektuaren arabera, nahikoa litzateke sindikatu bakarraren babesa patronalak eta Eusko Jaurlaritzak edozein akordio erabaki ahal dezaten. Euskal sindikalismoaren errealitatea mespretxatzen da. Dekretu-proiektu hau urrats bat da hauteskunde sindikalen emaitzei indarra kentze aldera, sindikalismo borrokalaria baztertuz. Proposamen goitik behera antidemokratiko honen ardura ELAk Urkullu Lehendakariari egozten dio.

Adolfo Muńoz ?Txiki? idazkari nagusiak eta Mikel Noval Noval eta Amaia Aierbe, batzorde eragileko kideek Eusko Jaurlaritzaren asmoa salatu dute. Izan ere, EAEn elkarrizketa sozialaren instituzionalizazioa arautuko duen dekretoak Euskal sindikalismoaren errealitatea mespretxatzen du.

Bestalde, ELAren iritziz ez da anekdota hutsa Jaurlaritzak uda garaia aukeratu izana horrelako gaiak plazaratzeko; ez da lehenengo aldia ere: duela bi urte uztailaren amaieran hitzartu zuen Confebask, CCOO eta UGTrekin negoziazio kolektiboko gutxiengoen akordioei babesa ematea.

Elkarrizkera sozialaren mahaiaren eginkizunak oso mugatuak dira; esaterako, zerga- eta aurrekontu-politika ez daude horien artean. ELAren ustez, hain gai mugatuak aintzat hartzearen arrazoia da Eusko Jaurlaritzak mugimendu sindikalari egozten dion posizioa: ukatu egiten dio gure iritziz oinarrizkoak diren gaien inguruko eztabaida eta negoziazioa. Elkarrizketa sozialaren ikusmolde hau, guztiz gezatua, Jaurlaritzaren ustez sindikatuei dagokien eginkizunaren araberakoa da. Dagoeneko 2014an administrazioaren beraren dokumentu batean esaten zen sindikatuok ?uko egin ezineko? ardura bat dugula: Gobernuak egiten dituen politikak partekatzea.

Jaurlaritzak Mahaiaren funtzioa mugatu egiten du: aldaketak, iradokizunak edo ekarpenak proposa ditzake ?jakinarazten dizkioten ekimenei buruz?, eta argi geratzen da adostasunik ezak ez duela ?inola ere etengo edo oztopatuko? dagokion ekimenaren ?izapideek aurrera jarraitzea?.

Irakurri ELAren txostena

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.