ARGIA.eus

2021eko uztailaren 28a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2021-07-21 15:06
Espainiako Gobernuak CCOO, UGT eta CSIF sindikatuekin adostutako Errege Dekretua, sektore publikoaren behin-behinekotasunari buruzkoa, baliozkotzea bozkatu dute gaur Madrilen. ELAtik behin eta berriz salatu dugu gure autogobernuan estatuaren beste eraso bat izateaz gain, milaka langile publiko kaleratzeko atea irekitzen duela testuak.

Errege Dekretuaren larritasuna ikusita, orain arte ELAk hainbat mobilizazio bultzatu ditu euskal alderdi politikoei dekretua berrestearen aurka bozkatu zezaten. Azken mobilizazio horiek aurretik bultzatutakoen jarraipena izan dira, eta horien artean dago apirilaren 22an EAEko sektore publiko osoan deitutako greba. Azken horren aldarrikapen nagusia behin- behineko langileak kontsolidatzea izan zen.

ELAren ustez, EAJren jarrera bereziki larria da, kontrako botoa erabakigarria izango zatekeelako arau hori aurrera ez ateratzeko. Izan ere, dekretua boto bakarreko aldearekin baliozkotu dute.

Tramitazioak, orain, lege-proiektu gisa jarraituko du, eta, beraz, testuak aldaketak egiteko aukera dago. Dekretua aldatzeko proposamen batzuek mobilizazioa bultzatzen jarraitzeko beharra berresten digute. Gure helburua honakoa hau lortzea da: behin-behinekotasuna pairatzen duten 70.000 langi publiko baino gehiagok enplegua kontsolidatzea. Zerbitzu publikoak aurrera ateratzen urteak daramatzaten milaka langile horiek, behin-behinekotasun sistematikoa, gehiegizkoa eta, askotan, iruzurrezkoa pairatu dute eta pairatzen jarraitzen dute.

Hemendik aurrera izapidetuko den testuak honako neurri hauek jaso behar ditu:

  • Erreposizio tasak ezabatzea. Gure herrian enplegu publikoaren beharrak erabaki ahal izateko eta enplegu publikoaren suntsipenarekin eta prekarietatearekin behingoz amaitzeko.. Enplegu publikoa sortzeko eta pribatizatutako zerbitzu publikoak lehengoratzeko.

  • Euskal sektore publiko osoan benetazko kontsolidazio-prozesu bermatzaileak egiteko oztopo guztiak ezabatzea. Eta hori,helburu batekin, Hego Euskal Herrian behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 70.000 langile publikok baino gehiagok enplegua kontsolidatu dezaten.

  • Egungo egoera etorkizunean berriro gerta ez dadin neurriak hartzea: zerbitzu publikoak langile publiko eta egonkorrekin hornitzen direla bermatzeko neurriak.

ELArentzat , zerbitzu publikoak indartzeko eta horien pribatizazioari atea ixteko unea da, eta, horretarako, behin behineko langileak kontsolidatu behar dira nahitaez.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.