2019-02-07 12:34
Euskal Herriko Karta Soziala osatzen duten sindikatu eta eragileek -ELA tarteko- gogor gaitsetzi dute EAJ, PSE eta PPk Eusko Legebiltzarreak hartutako erabakia; izan ere, 51. lagunek babestu duten HELaren inguruko ( Herri Ekimen Legegilea) eztabaida irekitzea ukatu dute. Dena den, borroka ez dela amaitu eta mobilizazio berriak iragarri dituzte Kartako kideek. Lehena, otsailaren 13an. Egun horretan, giza kate batek EAJ, PSE eta PPko egoitzak lotuko ditu Bilbon hauen jarrera salatzeko.

Janire Landaluzek hartu du hitza osoko Bilkuran Euskal Herriko Karta Sozialaren izenean. Bere esanetan eztabaida ukatzea HELri, ez da gizarteak erreklamatzen duena, demokraziaren aukako erabaki bat da. “Jakin badakigu ere, edo antzeman dezakegu noski, ezagutzen garelako, zein izango da gaurko erabakia, baina jakin badakigu ere horrelako jokaeren izaera antidemokratikoa zalatzen jarraituko dugula, jarrera murriztaileen aurka borrokatzen jarraituko dugula eta gaur, zorionez, kalea gurekin dugula. Aldarrikapen hau ez da gaur hemen hilko, gure jendeari zor diogulako”.

Gogoratu du 2008ko legetik gaurarte beharrizanak handitu direla. Hala ere, sistemak urtero murrizketak jasan ditu, pertsona asko sistematik at utziz. Jasotzaile kopurua 2008tik 2016ra %62an hazi da, jasotzaileen %45a emakumezkoak dira, %20a langile pobreak eta %25 pentsiodunak. Argazki garbia.

Azken urteetan DSBEaren zenbatekoak murrizketa handiak izan ditu (2019an 2008ko legeak ezartzen zuena baino %28 batean) eta hau jasotzeko bete beharreko baldintzak gogortu eta zorrozteko apostua egin da Euskal Gobernutik. Mahai gainean EAJak eta PSEek apirilean aurkeztu zuten lege proposamenak ere helburu berdinak ditu; gutxieneko estaldura eskaini eta sistema deseraikitzeko bidea alegia.

Era honetan, abenduan Jaurlaritzak HELri aurkako iritzia eman ziola azpimarratu du. Batetik, egoera sozioekonomikoari erreparatzen ez geniola, bestetik bazegoela gaiaren gaineko lege proposamen bat eta gainera, etxebizitza gaian beste lege aldaketa bati dagokiola erreforma esanez. “Ez da borondaterik egon bien eztabaida bateratzeko eta denborak bien tramitazioan zeinek kontrolatu dituen jakinda ez dugu berdintasun egoeran jokatu”.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.