2020-04-15 16:11
ELAk Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan Ambuibericaren aurkako demanda bat erregistratuko zuen apirilaren 14an, oinarrizko eskubideen (osasunerako, bizitzarako eta osotasun fisikorako eskubidea) zaintzaren arloan. Gainera, kautelazko neurriak eskatuko zituen zuzendaritzek premiaz eta berehala eman diezaieten homologatutako NBEa langile guztiei, bete ditzaten protokoloak eta Lan Ikuskaritzaren behin eta berriz egindako errekerimenduak. Eskarian, langileen osasuna bermatzen ez den egun bakoitzeko isuna jartzeko ere eskatu zuen ELAk. Bada, orain, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio ELAri Ambuibéricaren aurkako auzian langileen osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzeagatzeagatik

Ambuiberica Euskal Autonomia Erkidegoko presako osasun-garraioko sarerako (RTSU) osasun-larrialdietarako garraio-zerbitzua eta laguntza emateko zerbitzu-kontratuaren esleipenduna da. Bizkaian 32 lokal ditu (itunpekoaren eta RTSUren artean) eta 15 base Gipuzkoan (RTSUn), eta 825 langileri eragiten die gutxi gorabehera.

Hemen epaia:

 

Erlazionatutako albisteak

 

Erlazionaturako albisteak

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.