2020-09-04 11:39
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdia erregistratu dute EAEn hezkuntzan, publikoa zein pribatua, irailaren 15erako, ikasgeletara itzulera segurua exijitzeko. Halaber, irakaskuntzako langileen elkarretaratzeak egin dira ikastetxe askotan, arrazoi beragatik.

Ildo beretik, irailaren 10ean protestak deitu dituzte EAEko hiru Hezkuntza Ordezkaritzen aurrean.

ELAko irakaskuntza arduradun Miren Zubizarretak dio ikastetxeetan ez dagoela baliabide nahikorik eskola komunitateko kideen osasuna bermatzeko, eta nabarmendu du protestek eta mobilizazioek aurrera jarraituko dutela aurrez aurreko eskoletara modu seguruan itzultzeak eskatzen dituen beharrei erantzun arte.

Irakaskuntzako sindikatu guztiek â€' ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT â€' negoziazioa eskatu dute bai Administrazioarekin bai patronalekin. Sindikatu hauen ustez ikasgeletara itzultzea planifikatzeko ezinbestekoa dira langile gehiago, ikasgela bakoitzeko ikasle gutxiago eta ordezkapenak lehen egunetik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.