2019-11-28 13:21
Eusko Jaurlaritzak 2020rako aurkeztutako aurreko-proiektuaren inguruko balorazio ezkorra egiten du ELAk, aurreko urteetako ildo berdina jarraitzen dutelako. Sindikatu honen ustez proiektu honek are gehiago sakontzen du logika neoliberal eta antisozialean, kapitalari mesede egiten dion zerga-politika batean oinarrituta baitago, ziklo ekonomikoaren eta zorpetze-premiaren menpe uzten gaituelarik.

Mitxel Lakuntza Idazkari Nagusiak argi utzi du aurrekontu hauek urtarrilaren 30eko greba orokorra babesteko beste arrazoi bat direla. “Hamaika arrazoi daude grebara joateko, eta aurrekontu hauek arrazoi horietako bat da. Egungo egoera irauli nahi badugu aurrekontu politika errotik aldatu beharko ditugu, ez dutelako balio gizartearen zati handi batek dituen beharrak asetzeko. Alternatibak baditugu, eta hala erakutsiko dugu urtarrileko greba orokorrean”.

Lakuntzak argi utzi du bere burua ezkertiartzat duen inork ezin dituela aurrekontu hauek babestu, eta mezu zuzena luzatu nahi izan dio Ahal Dugu-Podemos alderdiari. “Badago esaera bat ‘egungo ogia, biharko gosea’ dioena. Ez dakit aurrekontu hauek egungo ogia izango diren, ez dut uste, baina argi dago biharko gosea izango direla. Azken urteetan Europako herrialde ezberdinetan gertatu dena ikusi besterik ez dago. Ezkerreko alderdiek eskuineko aurrekontuak babestu dituztenean eskuineko politikei ateak irekitzeaz gain ezkerra ahuldu egin da”.

#u30GrebaOrokorra

 

Irakurri txosten osoa

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.