2018-06-29 12:14
EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean lege-proposamen bat aurkeztu zuten, DSBEan aldaketa eta murrizketa larriak ezartzeko asmotan; ezin dugu ahaztu lehenago ere alderdi biek aurreko legealdietan murrizketak egin izan dituztela. ELAren aburuz, EH Bilduk atzo gai hori ez jorratzea eskatuta, talde horiei aitzakia ezin hobea eman die gai-ordenetik puntu hori kentzeko. Lege-proposamena atzera botatzeko modua bazegoen. Haatik, proposamena erretiratuta Jaurlarizaren proiektu antisozialak bizirik dirau eta hari astia ematen dio PPrekiko aliantza berreskuratzeko.

Gauza jakina da ELA, beste sindikatu eta erakunde sozial batzurekin batera, herri-ekimen legegile bat ari dela garatzen gure herrian DSBEari eta etxebizitza izateko eskubideari duintasuna emateko.

EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean lege-proposamen bat aurkeztu zuten, DSBEan aldaketa eta murrizketa larriak ezartzeko asmotan; ezin dugu ahaztu lehenago ere alderdi biek aurreko legealdietan murrizketak egin izan dituztela.

Legebiltzarraren atzoko bilkuran bozkatzekoa zen proposamen hori tramitera onartzen zen ala ez, hots, Batzordean tramitatzeko abiapuntu gisa onartzen ote zen. Baina eztabaida hasi baino minutu batzuk lehenago, Jaurlaritza sostengatzen duten taldeek erabaki zuten proposamena gai-ordenetik kentzeko eskatzea, hurrengo bilera batean berriro sartzeko.

Erabakia hartzeko arrazoia izan zen EAJ eta PSE bozketa galtzekotan zirela. Eta puntu hori erretiratzea justifikatu dute esanez oposizioko taldeek akordiorako borondatea adierazi dutela, eta denbora gehiago eskatu zutela.

Horrenbestez, ELAk honakoa adierazi nahi du:

Salatzekoa da EAJren eta PSEren maniobra, DSBE murrizteko proposamena Legebiltzarrean atzera botatzea saihestu baitute; hori oso albiste ona izango zatekeen prestazio sozialen sistema hobetzea galdegiten dugunontzat.

EH Bilduk, atzo gai hori ez jorratzea eskatuta, talde horiei aitzakia ezin hobea eman die gai-ordenetik puntu hori kentzeko. Lege-proposamena atzera botatzeko modua bazegoen. Haatik, proposamena erretiratuta Jaurlarizaren proiektu antisozialak bizirik dirau eta hari astia ematen dio PPrekiko aliantza berreskuratzeko.

ELAren iritziz Jaurlaritzaren proposamena oso larria da, hiru arrazoirengatik: eskubideak murrizten ditu (baita gizarte-gastua ere); laguntzak jasotzen dituen jendea fiskalizatzen du (jokabidea, gastuak...), eta estigmatizatu egiten ditu (hatz-marka elektronikoa…). Gure ustez, ezker politikoak lege-proposamen honen aurka jo beharko luke erabat, EAJk eta PSEk aurkeztutako erreforma ez baita onargarria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.