2019-05-24 08:05
ELAk salatu nahi du, Donostiko udalak ez duela 2018ko abuztuan sorosleen grebari amaiera emango zion akordioan sinatutako bete. Bertan, udaleko ordezkariak, Sorosleen lan baldintzak hobetzeko beharrezko baliabideak pliegotan ezartzeko konpromisoa hartu zuten, baita pliego berrietan derrigorrezko subrogazioa erregulatzekoa ere. ELAri oso larria iruditzen zaio Donostiako udala bere hondartzetako sorosleekin izaten ari den jarrera, abuztuan lortutako akordioa ez errespetatuz.

Derrigorrezko subrogazioa akordioa lortzeko nahitaezko baldintza bezala ezarri zuen ELAk, ulertuz, sorosleen lan baldintzak bermatzeko nahitaezkoa zela, langileei fijo diskontinuo figura aitortzearekin batera. Baina, Donostiako udalak, berak sinatutakoaren aurka eginez, ez du puntu hau pliegoetan sartu. Honela, langile beteranoen jarraikortasuna, eta antzinatasunaren aitortza zalantzan jarriz, beste udalerri batzuetan gertatu ez den bezala. Zumaian, Orion eta gainontzeko udalerrietan, udalek akordioa bere osotasunean bermatu dute. Donostiako udala izan da derrigorrezko subrogazioa pliegoetan barneratu ez duen bakarra.

Ezin dugu ahaztu, akordio hau lortu zen testuingurua. Hiru eguneko grebaren ondoren, Sorosleek, Gurutze Gorriaren eta udalen jarrera ikusirik, abuztuak 15erako greba mugagabea iragarria zeukaten, eta udalen sinadurak eta konpromisoak, greba mugagabea bertan behera lagatzea suposatu zuen.

Hau horrela, langileek argi dute ez dutela beste aldera begiratuko, eta ELAren babespean, egin beharrezko guztia, bai arlo juridikoan eta baita sindikalean ere, egingo dutela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.