2019-06-06 13:00
Donostiako Anoeta futbol zelaiaren birmoldatzeko obretan izan diren gehiegikeriak, iruzurrak eta faltsifikazioak salatu ditu ELAk. Lan horretako lehen fasean ELAk 18 enpresa salatu ditu eta ondorioz, Orain arte gertaturikoaren larritasunaz hobeto jabetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak erabaki du kasuetako batzuk Fiskaltzaren eskuetan uztea.

 

Igor San José eraikuntza alorreko arduradunak azaldu duenez enpresek 200dik gora langilek dokumentazio faltsutua zuten, 250 mila euro baino gehiagoko isunak ezarri dira eta 4,5 milioi eurotik gorako zorra soldatetan eta kotizazioetan eman dira. “Orain arte gertaturikoa ikusita, lasai aski esan dezakegu aurtengo udan iruzurra errepika daitekeela, neurri zuzentzaileak hartu ezean. Batez ere obraren tamaina kontuan hartzen badugu, eta horretarako beharko den pertsonalaren hazkunde nabarmena” adierazi du.

Horregatik ELAk bermeak eskatu ditu, Anoetako obran orain arte bezalako prekarietate, gehiegikeria eta iruzurrezko baldintzak errepika ez daitezen. Alde horretatik, ezinbestekoa da Udalak eta Realak beste aldera ez begiratzea, gertatutakoagatik kanpoko errudunak bilatuz. Ez gaitezen nahasi, Anoetan gertaturikoaren benetako erantzuleak haiek dira, ez alferrik haiek hasi zuten obraren lizitazioa argi eta garbi iruzurrezko diru-baldintzenpean, miseriazko prezioetan oinarriturik.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.