2020-05-12 12:03
ELArentzako akordioaren edukiak ez dira sinatzeko nahikoa izan, enpresa ez baita soldaten eta plusen osagarrien erantzule egiten; ez du errazten haurdun dauden emakumeek haurdunaldi-arriskuagatiko prestazioa jasotzea langabezia kontsumitu ez dezaten; eta ez du irtenbiderik eskaintzen lanera itzultzeko zain dauden bitartean langabezia-prestazioa amaitzen zaienentzat.

Dentix hortz klinikak 17 lokal ditu guztira Hego Euskal Herrian eta 260 langiletik gorak lan egiten dute bertan, Espainira Estatu guztira 3.000 langile gainditzen dituelarik. Langileen gehiengoa emakumea duen enpresa honek, zentru bakoitzeko 10.000 bezero baino gehiago arta ditzake.

Martxoaren 18an, Koronabirusaren ondorioz ezarri zen alarma egoeraren ondorioz Halabeharrezko Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientea batera joan ziren eta ABEE horretan diraute oraindik langileek. Hala ere, aipatu behar da martxoko 17 egunak ez zitzaizkiela ordaindu eta, beraz, SEPEren ordainketa maiatzaren 2an izan zela kontuan izanda, langile hauek 2 hilabete eman zituzten otsaileko soldatarekin bizirauten eta aldagarririk gabe.

Apirilaren 13an enpresak Hartzaileen aurekonkurtsoan sartu zela jakinarazi zuen bere egoera ekonomiko kaskarragatik.

Apirilaren 29an arrazoi Tekniko-Organizatiboetan oinarritutako ABEE bat egingo dutela informatu zuten. ELAk 123 delegatutik 3 dituen arren, Espainia mailako negoziazio-mahaian egotea lortu genuen, mahaia CCOOren 10 ordezkari, UGTko 2 eta ELAko batekin osatuta zegoelarik.

Zazpi eguneko negoziaziazioaren ondoren, enpresak CCOOrekin adostutako neurrien artean ABEE abenduaren 31ra arte irautea dago eta plantilaren %30 hasiko da lanean jardunaldiaren %50ean. ELAtik hasieratik defendatu duguna langile guztieen lehen baileheneko itzulera izan da, ABEEa gehienez irailera arte luzatuz eta plantila hasieratik %100ean lanean jarriz, hori baita gure ustez neurri egoki bakarra langileak normaltasunera itzuli eta zerbitzu ona eskaintzeko.

ELArentzako akordioaren edukiak ez dira sinatzeko nahikoa izan, enpresa ez baita soldaten eta plusen osagarrien erantzule egiten; ez du errazten haurdun dauden emakumeek haurdunaldi-arriskuagatiko prestazioa jasotzea langabezia kontsumitu ez dezaten; eta ez du irtenbiderik eskaintzen lanera itzultzeko zain dauden bitartean langabezia-prestazioa amaitzen zaienentzat.

Bestalde, hainbat zalantza uzten ditu airean enpresak argitu ez dizkigunak. Esaterako, hasierako jarduera horren barruan, nori emango diote lehentasuna? Tratamendua jada ordainduta daukan jendeari ematen badio, ez dago dirusarreraik enpresan; bezero berriei ematen badie, jada ordainduta dutenak zintzilik uzten dituzte; eta bien arteko konbinazioa bada, ez dakigu bezer zaharrei bide emateko zein irizpide erabiliko dituzten

Gainera, eta ahoa arrisku biologikoen iturri garrantzitsua izanik, enpresak ez digu argitu zein protokolo erabiliko duen bezero eta langileen arteko kutsadura ekiditeko, ezta EPIak nola lortuko dituen ere enpresaren egoera ekonomikoa hain txarra bada.

Azpimarratzekoa da ELAk mahaian erakutsitako jarrerak oihartzun handia izan duela eta estatu guztiko langileak jarri direla gurekin harremanetan, bai gure eskaerak txalotzeko baita afiliatu nahi dutela esateko, Sevilla edo Malagatik kasu.

Azkenik, ELAtik gogorarazi nahi dugu sektore hau feminizatua dela eta oso prekarizatua. Horregatik, ez dugu inolaz ere onartzen ABEE honek uzten dituen egoera prekarioa eta juridikoki akordioa inpugnatzeko ea aukerarik dagoen ala ez begiratuko dugula jakinarazten dugu eta langileei zor zaien dirua bueltatzeko kantitateen demandak sartuko ditugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.