2019-12-19 11:57
De Miguel kasuaren sententziaren arabera alderdi sistemiko guztien ezaugarri komuna ustelkeria da: PP, PSOE, CiU eta orain EAJ. Alderdi hauek neurri handi batean ideologia, eskandaluak eta jarduteko modua konpartitzen dituzte.

Ez da sinesgarria alderdiaren zuzendaritzan inork ez ezagutzea entitate horren azpijoko mafiosoa. Azpijokoaren hedadura ez zen preseski txikia, EAJren jende asko zegoen tartean.

Erakundeetan eta EAJn zuten estatusaz baliatu ziren euren iruzurrezko azpijokoan. Ez ziren alderdiko azkenak, Arabako zuzendaritza baizik.

EAJren zuzendaritzaren aldetik geldotasuna izan da nagusi, eta ez gisa honetako jarduera larriei aurre egiteko determinazioa.

ELAren ustez funtsean beste behin frogatu da ez dagoela egungo kontzesio-eredua aldatzeko interesik, ez eta iruzurrezko jarduerak saihesteko mekanismo eta ikuskaritzarik. Horregatik dei egiten du egungo kontzesio-eredua berrikusteko, eta kudeaketa publikoan gardentasun handiagoa bermatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.