2018-01-30 12:40

Hauxe da sindikatuetako ordezkariek gaurko agerraldian egin duten irakurketa:

Hilabete luzez akordioren bat lotu nahian negoziatu ostean, aukera hori oso nekez lor daitekeela uste dugu, GFI, NORTE, IDE, Accenture, Entelgy Ibai, IBM... bezalako enpresek langileak are pobreagoak izan daitezen dituzten asmoez eraginda. Ez dute zalantzarik agertzen antzinatasuna ezabatzeko, gutxiengo bermea moduko eskubideak baliogabetzeko; soldata muga barik izoztu dadin hura xurgatzen eta ordaintzen saiatzen dira,eta horrela, euren enpresetako lan prekarietatea betikotzen, betiere, CEBEKen siglen atzean ezkutatuz.

Antzinatasuna eta gutxieneko bermea mugiezinak iruditzen zaizkigu, non eta bi kontzeptu horiek barik, lan baldintzak penagarriak liratekeen sektore batean.

Patronala, erakusten ari den immobilismoaz eta langileontzat kaltegarria den bulego eta langeletako hitzarmen kolektiboa egiteko gogoz, berriro estutzen ari da egoera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.