2019-03-14 18:41
ELAtik eskatzen dugu errelebo hau ez dadila izan pertsonen aldaketa bat, baizik eta osasungintza publikoak bizi dituen arazo larriak konpontzeko bidea.

Darpon Sailburuaren dimisioaren aurren, ELAk, honakoa adierazi nahi du:

  • Dimisioa positiboki baloratzen dugu Darpon, Osasun Departamentuko buru bezela, EPEan gertatutako irregulartasun larrien arduradun nagusia den heinean. Gertatutakoa oso larria izanik, ELAk behin eta berriro erreklamatu du Darponen kargugabetzea edota dimisioa.

  • Dena den, azpimarratu nahi dugu Darponen dimisioa jasotako presioaren ondorioa dela. Gogoratu behar dugu, denbora honetan, argi utzi duela ez zeukala gertatutakoa sakonki ikertzeko eta ardurak zehazteko asmorik. Eta are gutxiago, berari dagozkion ardurak hartzeko asmorik. Eta guzti hori egin du Lehendakariaren babes osoarekin. Gainera, ELAk azpimarratu nahi du dimisio hau berandu datorrela, lehenbiziko irregulartasunak maiatzean azaleratu zirelarik.

  • Darponen errelebua ezin da izan, inondik inora, aurpegi aldaketa bat. Ardura hau hartzen duen pertsonak, osasungintza publikoak bizi dituen arazo larriak jorratu behar ditu eta horretarako, aldaketa sakonak egin behar ditu gaur egungo errealitatea aldatzeko:

  • Mediku espezialisten hautaketa sistema ustelarekin amaitu.

  • Behin-behinekotasun tasak (%38) jeitsi.

  • Murrizketa guztiak leheneratu, garapen profesionala barne.

  • Lehen Arretak bizi duen egoera larriari heldu.

  •  

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.