2020-10-22 11:09
ELAren haburuz pandemiaren lehen hilabeteetan langile faltak, baliabide faltak eta egoitzaren arkitektura estruktura desegokiak egoiliarren %50 hiltzea ekarri zuen. Urriaren 15ean ireki zuten berriro egoitza. Gipuzkoako beste lekuetatik Covidaz kutsatutako egoiliarrak, pasa den ostiralean hasi ziren etortzen.Diputazioa egiten ari den kudeaketa txarra eta baliabide exkaxia salatzeko urriaren 23an, goizeko 11etan Ordiziko Plazan elkarretaratzea deitu da.

Ordiziako San Jose egoitza Gipuzkoako Foru Aldundiko KABIA organismo autonomoak zuzentzen du. Bertan, KABIAko 13 langilek egiten dute lan eta EULEN SERVICIOS SOCIOSANITARIOS enpresako beste 55 langilek.

Pandemiaren lehen hilabeteetan, egoitza honetan 68 erabiltzaileetatik 54k positibo eman zuten eta 34 hil ziren (25 hil ziren COVID-19arekin konfirmatuak eta beste 9 konfirmatu gabe), Gipuzkoako ehunekorik altuena. Bestalde 25 langile kutsatu ziren, horietatik 7 ospitalean ingresaturik egon ziren. Antolakuntza neurriak eta material falta salatzeko epaitegian helegitea ere sartu genuen. Ez Kabiak, ezta Eulenek ere ez zuten langileen ordezkariekin kontingentzia planik ezta informaziorik partekatu.

2020ko ekainaren 19an egoitza itxi egin zen eraikina egokia ez zela eta egin behar zituzten lanak medio. Irailaren 16an jakin genuen 23an irekitzera zihoaztela. Irekiera hau egiteko behar besteko bermerik ez zegoela ikusita, prentsaurrekoa egin genuen 21ean, non salatu genuen:

-Kabiak Ordiziako egoitza pribatizatzeko eman nahi zuen pausu berria
-Covidarekin gaixo dauden aiton-amonekin ireki nahi zutenez egoitza, Ordiziako eta inguruko herriak orain arteko zerbitzurik gabe gelditzen zirela
-Pandemiaren lehen hilabeteetan langileek  lanean bizitzea tokatu zitzaien egoera zela eta, kolektiboaren osasun psikologiko eta animikoa ez zela ona eta     hau erreparatzeko mekanismorik ez zela jarri martxan
-Pandemia garaian langileek jasotako formakuntza oso exkaxa izan zela

Diputazioari pribatizazio asmoekin atzera egin eta Ordiziko herriko zerbitzu murrizketetan atzera egin zezala eskatzeaz gain, langile eta ordezkariak kontuan hartzeko eskatzen genuen.

Iraileko irekiera hau atzeratu zen eta Urriaren 15ean ireki zuten egoitza. Egoiliarrak, pasa den ostiralean hasi ziren etortzen. ELAtik salatu nahi dugu, hainbat eskaera eta salaketa jarri ondoren, ireki bezperan eman zigutela berez-legeak dion bezala- langileekin negoziatu behar den kontingentzia plana, non egoitzaren funtzionamendua egoera berrira egokituta eta beharrezko segurtasun neurri guztiak agertu behar duten besteak beste. Oraindik astebete baino gutxiago da aiton-amonak bertan daudela eta honakoa salatu nahi dugu irmoki:

⦁    Zerbitzua lehen baino auxiliar gutxiagorekin emango da. Ordizi eta inguruko aiton-amonak zeudenean zentruan, 3 auxiliar geunden 15 hartatzeko. Orain, planta batean 3 auxiliar 18entzako, beste plantan 3- 19entzako eta bestean 3 -21entzako. Arratsaldean bat gutxiago planta bakoitzeko.
⦁    Erizain bakarra egongo da 58-60 covid gaixoentzako turno bakoitzean
⦁    Ez da medikurik izango eguneko 20 ordutan: Mediku bakarra egongo da egunean 4 orduz bakarrik aipatutako gaixoentzat.
⦁    Erizain eta medikua azpikontratautako enpresakoak izango dira.
⦁    Zentru medikalizatu baterako, edo eurek dioten bezala ia Medikalizatu baterako oso sanitario gutxi dira.

 Guzti honek dakartzan ondorioak oso larriak dira bai langile eta erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuan. Adibide batzuk aipatzearren:

⦁    Langileok Covid-arekin gaixo dauden aiton-amonen higienea egiteko 3 minutu dauzkagu, kronometratzen gaituzte. Horretarako, egunero dutxatu ordez toallita batzuk erabili behar ditugu, bestela ez da posible denbora hau betetzea.

⦁    Aipatu baita ere irekieraren lehen egunetako kaosa: zentrura gaixoak iristen joan diren heinean, ez digute bakoitzaren informaziorik eman, diabetikoak diren, dependienteak diren...ezta nola izena duten ere, euren oheetan ez bait daugo izenik jarrita. Askotan pasilotik dabiltza, batzuk maskarilla kenduta.

⦁    Ordizira trasladatu eta bi egunera hitzegin dugun senitarteko batek inongo berririk ez zutela adierzi ziguten, bakarrik horixe kutsatu eta Ordizira ekarri zutela eta kezkatuta zeuden.

⦁    Diputazioak egindako Kontingentzia planean agertzen den bezala, bisitak jasoko dituzten egoiliarrak bizitzaren azken fasean daudenak bakarrik izango dira. Beste erabiltzaileek ez dituzte bisitarik jasoko eta hori xamurtzeko, bermatuta duten gutxienekoa da auxiliarrek skype edo whatssap bidezko bideodeiak egiten lagunduko diela, astean behin 10 edo 15 minutu.

Beraz oso larritzat jotzen dugu egoitzaren berrirekiera hau, eta ikusita dauden erabiltzaileak COVID gaixoak direla, langile gutxiagorekin ireki izana. KABIAk bertan dauzkan langile batzuk beste egoitza batzuetara eraman nahi ditu, egoitza langile gutxiagorekin utzi eta pribatizatzeko pausuak emanez.

Diputazioari, bera den heinean egoitzaren titular eta zuzendari eta Eulen enpresari, gure beste lankideen izenean, SOS edo laguntza ohiua ekartzera gatoz. Pandemia bati ez zaio aurre egiten langile gutxiago eta zerbitzu gutxiago eta okerragoa eskeiniz, baizik eta plantilla eta baliabide gehiagorekin Olano jauna.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.