2021-09-16 09:18
ITP-PCBn zuzendaritzak aurkeztutako Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espedientea (ABEE) bertan behera uzteko CCOO, LAB eta ELAk aurkeztutako demandaren epaiketa egunean, sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilboko Albia lorategietako epaitegien aurrean. Sektore aeronautikoaren krisia koiunturala dela eta Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan ez dagoela inor soberan berretsi dute.

Azpimarratu dutenez, zuzendaritzak defendatzen duenaren aurka -ERTEa aurkeztu zuenean egiturazko krisi bati aurre egin behar ziola ziurtatu zuen-, sektoreak pairatzen zuen krisia pandemiak eragindako mugikortasun-murrizketen ondorio zen, eta, beraz, kointurala zen. Hala jasotzen dute lan-agintaritzaren, sindikatuen, alderdi politikoen eta auzitegien txostenek ere. Txertaketa-prozesuen aurrerapena eta sektorean atzeman den errekuperazioa horren erakusle dela gaineratu dute.

Zuzendaritzari barne-komunikatuetan gezurra esatea leporatu diote; izan ere, horietan langile asko kaleratzea ezinbestekoa dela diote. Negoziatzeko prest daudela ere aipatzen dute, baina praktikan alde bakarreko erabakiak ezartzen dituzte.

Gauzak horrela, sindikatuek langileen batasuna eskatzen dute behargin guztien etorkizuna baldintza duinetan bermatzeko lanean jarraitzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.