2018-12-05 17:49
Nafarroako ekoizpena Portugalera eramango du. ELAk greba deitu du abenduaren 11rako, eta Nafarroako Gobernuari exijitzen dio esku hartu dezan jarduera osoaren deslokalizazioa sahiesteko.

ELAk Eguesibarko lantegia ixteko asmoaren berri izan du Cabelte-Incasako zuzendaritzarekin egindako bileran, ziurrenik kable elektrikoaren ekoizpen osoa Portugalera eramateko. Beraz, hasierako enplegu-erregulazioko espedientea (24 lagun kaleratzeko EEEa) askoz gehiago okertuko da: jarduera produktibo osoa desagertuko da Nafarroan, 70 lanpostu suntsituz. Eguesibarko zentroa ordezkaritza komertzial bat izango litzateke hemendik aurrera.

ELAk (5 ordezkari enpresa batzordean) mobilizazioekin jarraitzea erabaki du, eta abenduaren 11rako greba deitu du. Gogoratu behar da Nafarroako Parlamentuak langileen aldeko adierazpena aterako duela, eta gaur bertan Eguesibarko Udalak antzeko mozio bat onartu duela. Gauzak horrela, ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen dio esku hartu dezan, irmo eta tinko, beste enpresa historiko baten desagerpena sahiesteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.