ARGIA.eus

2019ko ekainaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-11-12 17:26
ELAk bilkura bat deitu du azaroaren 12an EAEko Goi-Auzitegiaren aurrean (Bilboko Albia lorategietan) hipoteken inguruan Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatu eta epaileen promozio sistema aldatzea eskatzeko, partzialtasuna iraunarazten baitu. Adolfo Mu├▒oz 'Txiki' idazkari nagusiak adierazi du sistema ustela dagoela eta ez da inondik ere inpartziala. 'Dena itsurakeria hutsa da' gaineratu du.

ELA idazkari nagusiaren esanetan eskubide berdinak dituzten herritarren zerbitzura jardun ordez justiziaren balantzan beti ipintzen ditu botere ekonomikoaren interesak, edota estatu-itunarenak, zeinak euskal indar politiko baten zuzendaritza espetxeratzea erabaki baitzuen (Bateragune). Mu˝ozen esanetan orain Kataluniako independentziaren aldeko kideen auzian gauza espero daiteke.

á

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.