2019-06-21 13:41
Ekainaren 21a Bizkaiko Metalean deitutako bostgarren greba eguna izan da. Aurreko deialdietan bezala jarraipena oso handia izan da, berriz ere milaka eta milaka langilek Bilboko kaleak bete dituzte egin den manifestazioan.

Maiatzaren 23an ELAk argi utzi zuen FVEM Bizkaiko Metal sektoreko patronalak negoziazio-mahaian benetako edukirik jartzen ez bazuen eta maiatzaren 10ean aurkeztutako plataforma sindikalari erantzun egokirik ematen ez bazion metalgileok berriro aterako zirela kalera.

Bada, patronalak bi aukera eduki ditu (ekainak 3 eta 17), eta arduragabeki ez dio plataforma sindikalari erantzunik eman.

Sektorean deitutako greba egun honetan ere langile olde batek Bilboko kaleak bete ditu, Kale Nagusia betez. Indar erakustaldia izan da diru-gosez jokatzen duen patronalaren aurrean.

Zentsu honetan, ELAtik adierazten dugu FVEMek baietza eman behar diola plataforma komunari. Plataformaren edukien artean aipagarrienak:

  • Igoerak soldata errealetan (KPI + 1%) eta tauletan (KPI + 2%)
  • Subrogazio eskubidea
  • Behin-behinekotasunari eta ETTei buruzko neurri zehatzak
  • Lanaldiaren murrizketa
  • Berdintasunari eta lan osasunari buruzko sindikatuon eskaerak

Bukatzeko, ELAk uste du, bost greba handi eta gero, Bizkaiko Metalean borrokak jarraipena eduki behar duela gure helburuak lortu arte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.