2019-10-11 11:34
ELA, LAB eta UGT sindikatuek bost greba egun gehiago deitu dituzte Gipuzkoako Grafikaginzan lan hitzarmenaren alde. Grebak azaroaren 4, 5, 6, 7 eta 8an izango dira. Jakina denez, sektore honetan beste sortzi greba egun eginak dituzte dagoenekoz, %70ko jarraipenarekin.

ELAk lehenago ere ohartarazi du Adegi patronalak ez duela negoziatu nahi. Jokabide hau “Kultura Enpresa Berria”ren ondorioetako bat da; euskal patronalak kultura hori Gipuzkoako enpresetan ezarri nahi du, eta bere helburu bakarra da lan kolektiboa amaitzea, langileen baldintzak merkatzea eta enpresetan prekaritatea iraunaraztea.

ELAk argi dauka lan baldintzak hobetzeko borrokari eutsi behar zaiola, enpresek duten une onaz baliatzeko eta Adegiri erakusteko sektoreko langileek ez dutela amore emango.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.