2019-06-18 15:28
Azken asteotan bai greba-deialdiak, bai akordio onargarriak biderkatu direla Euskal Herriko industrian, gogoratu du Unai Martinez Industria eta Eraikuntza Federaziko idazkari nagusiak. Patronalaren jarrera itxiaren ondorioz grebak ugaldu dira: Metala Bizkaian, Papergintza eta Arte Grafikoak Gipuzkoan, eta abar. Gainera, enpresetako borrokak ere biderkatzen ari dira: DHL, SGE edo Tecman, besteak beste.

Martinezen aburuz patronalak eta gobernuek urteak daramatzate Euskal Herriko industriaren ongialdia aldarrikatzen, eta lau haizeetara zabaldu dituzte oraingo egoera bikaina eta etorkizunerako ikuspegi emankorrak.

Gobernuek eta patronalak partekatzen dute diagnostiko baikor hori, beraientzat industria etekinak ugaltzeko eta akziodunak asebetetzeko tresna besterik ez baita. Azken urte hauetan etengabe ixten ari izan dira enpresak eta erabakitze-guneak galtzen. Enpresariek prekarietatea zabaltzearen alde egindako apustua egiturazkoa da. Eta gobernuen industria-politikaren muina enpresarien erabakiei babesa ematea izan da, eta erakundeen geldotasuna propagandaz ezkutatzea.

Egoera horren aurrean industriako langileek antolamendu eta borroka bidez erantzun behar izan dute, hitzarmenetan prekarietatea ezabatzeko eta sorturiko aberastasuna denen artean banatzeko. Baina patronalaren setakeriaren ondorioz grebak ugaldu dira: Metala Bizkaian, Papergintza eta Arte Grafikoak Gipuzkoan, eta abar. Gainera, enpresetako borrokak ere biderkatzen ari dira: DHL, SGE edo Tecman, besteak beste.

Martinezek azpimarratu duenez ELAk gogoko duen industria-motan lan-baldintza duinak daude, ez dago diskriminaziorik, baina bai ingurumenarekiko begirunea. "Eta helburu horien araberako industria-politika bat behar dugu, horretarako bai egon daitekeela prest ELA aliatua izateko. Azkenik, berriro bidaliko diegu grebalari guztiei gure aupada, eta ozenki esan: helburuak lortu arte adore eta kementsu jarraitu aurrera".

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.