2019-05-15 17:02
Maiatzaren 15ean Nakbaren 71. urteurrena ospatzen da. Data honek Israelek eragindako hondamendi palestinarraren hasiera markatzen du: 700.000 palestinar baino gehiagoren kanporatzea eta 300 herri baino gehiagoren suntsipena eragin zuen, besteak beste. Bada, orain, urteurrenean, Eurovision jaialdia ospatzen ari da Tel Aviven, Israelek bere irudia garbitzeko eta nazioarteak Israelek gizarte palestinarraren kontra egindako krimenak normalizatzeko saiakera garbian.

Gogoratu beharra dago 2018ko maiatzaren 12an Israelek Eurovision irabazi zuela bullyingaren aurkako mezua zuen abesti batekin. Bi egun beranduago Israelek 62 pertsona hil zituen Gazan, horien artean sei ume. Orain astebete, Tel Aviven ospatuko den Eurovision jaialdiaren entseguak hasi ziren. Bitartean, 70 kilometro hegoalderago, ejerzito israeldarrak Gaza bonbardatu zuen Gazako Zerrendatik botatako suziriei erantzuteko. 48 ordutan 29 palestinar erail zituen, bi ume barne.

Whitewashing, pinkwashing, purplewashing, sportwashing eta artwashinga lobby sionistak ondo menperatzen dituen estrategiak dira. Hauek palestinarren giza eskubideak sistematikoki urratzen dituen Estatu israeldarraren irudia garbitzea dute helburu, mugimendu sozial, ekitaldi eta tendentzia desberdinak bereganatuz: turismoa, LGTBIQ+ mugimendua, mugimendu feminista, kirol ekitaldiak eta orain, Eurovisión bezalako ekitaldi kulturala.

ELAk BDS kanpainaren boicot Eurovision 2019 iniziatiba babesten du. Lotsagarria da Israelek bere irudi publikoa eta Palestinaren okupazio ilegala zuritzeko egiten duen ekitaldi honen erabilera. Boikot kulturala ezinbesteko tresna da iritzi publikoaren manipulazioari eta apartheid israeldarraren normalizazioari aurre egiteko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.