2019-01-16 16:24
Bizkaiko metalgintzako patronalak berriro proposamen oso kaskarrak mahairatu zituen urtarrilaren 15ean izandako bileran, zeintzuk ez dituzten jasotzen plataforma sindikaletako aldarrikapenak eta ez daukaten aplikatzeko benetako bermerik.

Bizkaiko metalgintzako patronalak, FVEMek. batzarrean esan zuen ez dagoela prest “enpresen lehiakortasuna hondatuko duten erabakiak” hartzeko. Patronalaren eskaintza honakoa da:

  • - Soldata igoera taulen gainean (ez soldata errealen arabera)

  • - Malgutasunean eta aldi baterako ezintasunetan puntu erregresiboak

  • - Ez dago bermerik enpresek alde bakarreko erabakiz hitzarmenaren inaplikazioa ezar dezaten

  • - Berdintasuna aipatzen du, baina Berdintasun Planak egiteko hitzik ez du ematen

Hamabost bileraren ostean FVEMek ez du beste ezertaz hitz egin nahi.

ELAren iritziz eskaintea oso eskasa da, eta gainera funtsezko kontuak kanpo uzten ditu, esaterako subrogazioa edota lanaldiaren murrizketa, edota gure plataformako beste puntu batzuk. FVEMek ezarritako blokeoa ikusirik, enpresetan antolatzeko gaitasuna hobetu behar dugu, aplikatuko direla bermatuko duten hitzarmen duinak lortzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.