2019-02-14 15:52
Hamaseigarren aldiz bildu da Bizkaiko metalgintzako negoziazio-mahaia. Otsailaren 14an ospatutako batzarrean patronalak berriz utzi du agerian ez duela borondaterik negoziazioak aurrera egin dezan.

ELAk FVEM sektoreko patronalari gogorarazi dio joan den urtarrilaren 16an eman zuen prentsaurrekoan (mahaia azken aldiz bildu eta biharamonean) patronalak berak 2019rako aurreikusi zuela enpresek oro har lortuko dituztela; honako datuak aipatu zituen, zehazki:

  • Sektoreko enpresen %79ak etekinak lortzea espero du.
  • %74en kasuan jarduera bere horretan mantendu edo hobetu egingo da.
  • Enpresen %86ak inbertsioa mantendu edo gehitu egingo du.

Beraz, argi dago FVEMek, 2019an etekinak eta aurreikuspen positiboak orokorrak izan arren, ez duela nahi sortzen den aberastasuna Bizkaiko metalgintzako langileen artean justiziaz banatzerik. Helburu bakarra du: enpresen lehiakortasuna handitzea. Bitartean, lan baldintzak hobetzeko premia mespretxuz hartzen du.

Azkenik, ELAk iragarri du eutsi egingo diola bere konpromisoari: Bizkaiko metalgintzako enpresetan beharginak antolatu eta borrokatzeko ahalmena sortzea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.