ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-05-21 16:03
Maiatzaren 17ko mahai negoziatzaileko azken bileratan patronalaren jarrera ikusi ondoren, LAB, ELA, CCOO, eta UGT bat gatoz: ezinbestekoa da Bizkaiko metalgintzako sektorea mobilizatzea, eta horregatik erregistratu ditugu bost greba egun hitzarmen sektorial duina lortzeko bidean (maiatzak 23, ekainak sei eta zazpi; ekainak 20 eta 21). Honezkero 250 enpresa baino gehiagoren atxikimendua jaso du greba deialdiak.

Atxikimendu zabal horrek gure planteamendua berretsi besterik ez du egiten: FVEM patronalak negoziazio kolektibo sektorialari ezarritako blokeoari aurre egiteko ezinbestekoa da greba egitea.

Hortaz, Bizkaiko metalgintza sektoreko langile guztiei dei egiten diegu, izan ordezkaritza ala ez, aldarrikapen hauekin bat egin eta elkarrekin borrokatzeko, beti ere, hitzarmen duina lortzeko bidean.?

Era berean, FVEMi ere dei egiten diogu,?Bizkaiko metalgintzako sektorerako hitzarmen duina lortzea ahalbidetuko duen negoziazio serioa abiatzeko. Horretarako ezinbestekoa da?behingoz mahai negoziatzailean eseri?eta hitz egitea.

Lehen greba eguna datorren maiatzaren 23an izango da. Egun horretan manifestazio handia egingo da Bilbon, 11:30etan Jesusen Bihotzetik aterako dena eta Euskadi plazan amaituko dena, Iberdrola Dorrearen ondoan, FVEM patronalaren egoitzaren ondoan.

Honetaz gain, maiatzaren 22an Durangaldeko metalgintzako enpresatan ordezkaritza duten sindikatu guztien kontzentrazioa egingo da Durangon. 19:00etan izango da, Andramariko arkupeetan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.