2018-03-27 16:29

Bestalde, ELAk Mahaiko beste partaideei agiri bat aurkeztu die; paper honen helburua da Bizkaiko Mahaitik estatuko negoziazio-batzordeari eskatu Bizkaiko eremua estatu mailako hitzarmenaren eraginpetik atera dezatela. Gainerako sindikatuak agiria aztertzekotan geratu dira, baina patronalak aurkako jarrera agertu du jada.

ELAren ustez, duela gutxi estatu mailako patronal batek (FEADRS) Lanbidearteko Akordioa inpugnatu izanak berriro utzi du agerian estatu mailako eremutik gero eta sarriago sartu nahi dutela muturra berton, eta horrek oso eragin kaltegarriak dituela.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.