ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 24a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-10-04 12:50
Aste honetarako deitutako bosgarren greba eguna izan da Bizkaiko Metalean. Aurreko deialdietan bezala, jarraipena oso handia izan da eta berriz ere milaka eta milaka langilek Bilboko kaleak bete dituzte ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, USO, CGT eta CNTk deitutako manifestazioan. Sindikatuen esanetan %85ko jarraipena izan du grebak bost egunotan. Manifestazio honetan Mitxel Lakuntza idazkari nagusia izan da. Lakuntzari lotsagarria iruditzen zaie Urkullu Lehendakariaren Eusko Jaurlaritzaren jarrera eta jokaera; izan ere, bere babesa eskaini diote patronalari.

50.000 langileri baino gehiagori eragiten dio Bizkaiko hitzarmenak. Lan baldintzak 2011tik izoztuak dituen sektore batentzako soilik igoera ekonomiko lotsagarriak proposatzen dituela patronalak salatu dute sindikatuek. Prekarietatea eta miseriazko baldintzak inposatu nahi ditu FVEMek azpimarratu dute, berriro ere.

Bizkaiko Metalgintza sektorean aste honetako bosgarren greba eguna dela eta, Mitxel Lakuntzak nabarmendu du borrokak izan duen jarraipen zabala, eta egin diren mobilizazio handiak.

Urtetan patronalak aldarrikapen garrantzitsuak negoziatzea ukatu ostean, Lakuntzak gogoratu du behingoz grebak eragin duela gai horiek mahai gainean egotea. ELAko idazkari nagusiaren arabera FVEM patronalak 16 urtez blokeatu du lan hitzarmena, eta orain, hazkunde ekonomikoa eta enplegua bere onera etorri direnean ere, ukatu egiten duela hobekuntzak negoziatzeko aukera: subrogazioa arautzea, ABLEak mugatzea edota soldatak igotzea. Lakuntzak esan duen moduan, patronalak “atzo eta azken urte askotan egon den lekuan jarraitzen du”.

Bestalde, ELAko buruak Radio Vitorian egindako elkarrizketan Urkullu Lehendakariari leporatu dio praktikan “patronalaren bozeramaile” bihurtu izana, esan zuelako patronalak bere esku dagoen guztia egin duela, bide batez sindikatuei aurpegiratuz elkarrizketarako borondaterik ez izatea.

Lakuntzaren ustez onartu ezinekoa da Lehendakaria hain urrun kokatzea milaka langile bizkaitarren arazoetatik: “Ez du inolako sentsibilitate sozialik agertu”. Honek adierazten du Urkulluk patronalarekin duen harreman estua; “norbait soilik alderdietako batekin biltzen denean, haien hizkuntza ere bere egiten du azkenean”.

ELAko idazkari nagusiak esan duenez, “langileok gara akordiora iristeko behar handiena dugunak; absurdua da kontrakoa pentsaraztea. Egoerarik okerrenean dagoen jendeak behar du lan hitzarmen berri bat, baldintza hobeak jasoko dituena”.

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>