2022-12-01 11:33
Aste honetako grebaren laugarren egunean, ELAk Durangaldean egin du piketea goizean-goiz, eskualdean grebaren ia erabateko jarraipena egiaztatuz. Ondoren, manifestazioa egin du Iurretatik. Biharko, ELAk manifestazioa deitu du Bilboko Moyua plazatik, 11:00etan.

Abenduaren 1ean, grebaren jarraipena oso garrantzitsua izaten jarraitzen du, aurreko egunetan bezala. Bizkaiko metaleko langileen indarrak ez du behera egin.

ELAk Durangaldea aukeratu du piketea egiteko goizean-goiz, eta ondoren Iurretatik Durangora manifestazioan joateko.

Bihar, aste honetako grebaren bosgarren eguna eta sektoreko hamaikagarren eguna, ELAk manifestazioa egingo du Bilboko kaleetan 11:00etatik aurrera. Manifestazioa Bilboko Moyua plazatik hasiko da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.