2019-10-01 12:55
Bizkaiko Metalgintzako aste honetako deitutako bigarren greba egunak jarraipen handia izan du, % 85 ko ingurukoa izan baita. Bestalde, milaka lagun bildu da Zornotza eta Erandion egindako manifestazioetan. Ostirala bitartean geratzen diren lanuzteak langileon indarra erakutsi eta lan hitzarmen berri dat lortzeko balio izango dutela azpimarratu du ELAk. Hiru helburu ditu gatazka honek: sortzen dugun aberastasunaren banaketa justua, prekaritatearen aurkako borroka eta lan-baldintza duinak lortzea.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.