2019-06-03 16:29
Bizkako metaleko negoziazio-mahaia berriro bildu da ekainaren 3an, lehenengoz maiatzaren 23an n sektorean izan zen greba handiaren ostean; greba medio langileen %80ak lana utzi zuen eta Bilboko kaleetan izan zen manifestazioan 15.000 lagun inguru bildu ziren.

Sindikatuen oharra:

FVEM patronalak gaur erantzuna eman behar zion lau sindikatuok mahai gainean jarri genuen plataforma bateratuari, eta batzarra amaitu delarik, esan dezakegu badaudela mugimenduak, baina FVEMek egindako proposamena oso urria dela, sindikatuon eskarietara hurbildu ere ez baita egiten. Hain zuzen, Bizkaiko Metalean deituta dauden gainerako greba egunei eutsi egingo diegu.

Nolanahi ere lau sindikatuok (ELA, CCOO, LAB eta UGT) sakonago aztertuko dugu gaur goizeko bilera, eta bihar BECen atean emango dugun prentsaurrekorako deialdia egin nahi dizuegu. Han emango dugu gaurko bileraren inguruko iritzia, eta bilkura bat egingo dugu azpikontratazioa salatzeko zein Bizkaiko metalerako hitzarmen duin bat eskatzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.