2019-09-21 15:34
Manifestazio handi bat egin dute Bizkaiko metaleko beharginek grebaldi berri baten atarian; 8.000 lagun inguru parte hartu du protesta honetan. Uda aurreko greba arrakastatsuak egin ostean, gaur ere, argi geratu da Bizkaiko Metaleko borrokak jarraipena duela. Zentsu honetan, ELAtik zoriondu nahi ditugu manifestazioan egon diren metaleko langileak eta noski, baita ere, guri babesa emotera gerturatu diren pertsona eta eragile guztiak. Berriro ere, agerian utzi dugu, prest gaudela beste bost greba egun aurrera eramateko, irailak 30etik urriak 4rarte.

Astelehen honetan, irailak 23, beste bilera bat dugu negoziazio mahaian. FVEMek, zentsu honetan, baiezko erantzuna eman beharko lioke sindikatuon plataforma amankomunari. Hurrengoak dira eduki aipagarrienak:

- Soldata igoerak: KPI +%2 tauletan eta KPI +%1 soldata errealetan

- Subrogazio eskubidea sektoreko azpikontrata guztietan

 - Neurri zehatzak behin behinekotasuna eta ETTen erabilera mugatzeko

- Neurri zehatzak genero berdintasunean

- Aurrerarapausu zehatzak lan osasunean

Ondorioz, patronalak berriro ere ez baditu onartzen sindikatuon aldarrikapenak, irailak 30etik aurrera, produkzioa eten egingo da Bizkaiko Metalean eta kaleak ere beteko dira jendez

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.