2020-07-10 10:31
Normaltasuna bermatuta dagoenaren irudia emateko, Aldundiko EPE prozesuekin aurrera jarraitzen du, COVID-19 daukaten edo izan dezaketen susmoa daukaten langileak berauetatik baztertuz

Bizkaiko Foru Aldundiak EPEak egiteko oinarri orokorrak aldatu ditu ekainean. Aldundiak berak, COVID-19 pandemiari aurre egiteko eta EPEak aurrera eraman ahal izateko helburua daukala esanez.

ELAk ez zuen babestu aldaketa hau, EPEetako partehartzaileek, beraien partehartzea bermatuta ez zeukatela argudiatuta, eta aldaketa hau, Bizkaiko Aldundiak, bere burua erreklamaziotatik babesteko egiten zuela esanda.

Uztailean izan diren EPEetako azterketatan eta etorriko direnetan, Aldundiak, adierazi die oposaketara aurkeztutakoei, ondorengo kasuetan, ezin izango direla frogatara aurkeztu:

- 37 graduko tenperatura baino gehiago izanda
- COVID-19 gaitzean positibo izanda
- COVID-19 gaitza daukanen batekin kontaktua izanda
Eta guzti hau, esanda, azterketa egiteko beste aukerarik ez dutela izango.

Bizkaiko Aldundiak, normaltasun irudi bat eman nahi du eta bere burua zuritzeko, herritarrengan jartzen du gertatu daitekeenaren erantzunkizun guztia.

Gainera, urteetan behin behineko bezala lanean ari diren hainbat eta hainbat langileri, beraien lanpostuak egonkortzeko aukera galarazten die Aldundiak, erabat kontzienteki hartutako erabaki batean.

ELAk Aldundiari exijitzen dio bertan behera utz ditzala neurri hauek, bere erantzunkizuna har dezala, eta behar diren neurri guztiak har ditzala, aldundiko behin behineko langileek beraien lanpostuak egonkortzeko aukerarik gal ez dezaten.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.