2020-02-21 12:14
Zugaztietako golf zelaiaren titulartasuna publikoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dago; joan den astean lau langile kaleratu ditu. Beharginak aspertuta daude gero eta eginkizun gehiago leporatzen zaizkielako eta enplegua sistematikoki suntsitzen delako; horregatik 3 greba egun â€'otsailak 23, 24 eta 25â€' deitu dituzte lankidean berronartzea eta lan baldintzen hobekuntza galdegiteko.

Golf zelaia kudeatzen duen Meatza UTEak ez du bat ere ondo hartu erabaki hau, eta sortu duen gatazka konpontzeko ahalegina egin ordez bere ohiko agintekeriaz langileak beldurtzen saiatzen ari da, oinarrizko eskubidea den grebara jo ez dezaten. Mehatxuekin batera kaleratze gehiago datoz. Kudeatzaileek aldi baterako lankideen egoera ahula baliatu nahi dute, eta mugagabeko kontratuak eskaintzen dizkiete greba egin ez dezaten.

ELAk salatu du ia mafia tankera duten jokabide hauek amaitu egin behar direla, enpresa guztietan eta Meatza UTEan ere. Gainera, kirol instalazio batek, esaterako Zugaztietako golf zelaiak, titulartasun publikoa duenean egoera are larriagoa da. Bizkaiko Aldundiak eta Azpiegitura kudeaketa erakundeak zaindu egin behar dute honelako jarrerak desager daitezen. Haatik, oraingo guk egindako bilera eskariari ez diote erantzun. Zerbitzua azpikontrata daiteke, baina ardura ez.

Presioak gorabehera, langileek eutsi egingo diote otsailaren 23, 24 eta 25erako deitu duten grebari; horren ondoren beste ekintza batzuk ere etorriko dira, kaleratze indiskriminatuak eta mehatxuak alde batera gera daitezen eta ardura publikoaren baitan dagoen enpleguaren kalitatea hobe dadin.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.