2019-12-27 12:04
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuan abendurako ELAk, LABek eta UGTk deitutako hirugarren greba egunean langileak kalera atera dira berriz ere, euren egoera gero eta prekarioagoa dela salatzeko: lan baldintzak etengabe okertzen ari zaizkie eta gero eta lanordu gutxiago eskaintzen dizkiete, zerbitzuaren beraren kaltetan. Langileak 2012tik daude hitzarmenik gabe, eta guztira, 42 greba egun egin dituzte. Euren egoera salatu dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusitik abiatu den manifestazioan.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren sektorea pribatizatutako eta prekarizatutako zerbitzua da. Langileen gehiengoa emakumeak dira. Grebalariek diotenez, ez bata ez bestea ez da kasualitatea. “1.500 langile baino gehiago gara, ia guztiak emakumeak, herritarrentzako funtsezko zerbitzua eskaintzen dugunak, Bizkaiko udalek eta mankomunitateek azpikontratatutako enpresa pribatuen bidez pribatizatu den zerbitzu publikoa, hain zuzen ere".

Lanuzteak deitu dituzten sindikatuek kritikatu dutenez, udalek, hau da, zerbitzuaren titularrek, gutxieneko ordurik aurreikusten ez duten pleguak egiten dituztela, behin-behineko langileen eta langile teknikoen subrogazioa ere aintzat hartzen ez duten pleguak. "Zuen esku dago udaleko zaintza-zerbitzua baldintza duinetan ematea, gure lan-ongizaterako eta gizartearen ongizaterako. Prebentzio-neurriak hartu behar dira, laneko segurtasunerako eta asistentzia-zerbitzu ona izateko ", nabarmendu dute.

Lanuzteak deitu dituzten sindikatuek gogor salatu dute udalen jarrera, hau da, zerbitzuaren titularren jarrera. Azaldu dutenez, gutxieneko ordurik aurreikusten ez duten baldintza-agiriak egiten dituzte, ez eta behin-behineko langileen eta langile teknikoen subrogazioa ere. "Zuen esku dago udaleko zaintza-zerbitzua baldintza duinetan ematea, gure lan-ongizaterako zein gizartearen ongizaterako. Prebentzio-neurriak hartu behar dira, laneko segurtasunerako eta asistentzia-zerbitzu ona izateko ", nabarmendu dute.

Langileek udalen eta mankomunitateen murrizketa etengabeak salatu dituzte; izan ere, "Estatuko Mendekotasun Legeaz baliatuta, aurrekontu-murrizketak egiten dituzte, eta murrizketa horiek ondorio larriak dituzte, ez soilik lan-baldintzetan, baita ematen den zerbitzuan ere". Salatu dutenez, egunero murrizten dira zerbitzu-orduak, guztira, 8.000 ordu baino gehiago azken bost urteetan; soldata eta lan-eskubide galerak jasaten dituzte; lanaldi partzialeko kontratazioaren ondorioak pairatzen dituzte; eta "azpikontratatutako enpresek inposatutako erabakiak jasaten dituzte, diru publikoari esker dituzten milioi askoko etekinak jasotzeaz bakarrik arduratzen diren enpresen erabaki okerrak, hain zuzen ere”.

Egoera horren aurrean, langileek honako hau eskatzen dute: udalek eta mankomunitateek hartutako erabakiak aldatzea; ordu-murrizketak berehala bertan behera uztea; lan-baldintzak duintzea; zerbitzu-orduak handitzea; eta laguntza-kalitateko eredu baten alde egitea, behar handiena duten mendeko pertsonentzat.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.