2019-01-24 13:50
ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuetako ordezkariak Emakunderengana jo dute, alde batetik, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko analisi bat egin dezan eskatzeko; eta bestetik, lan sektore feminizatu eta prekarizatu honetan urteetan zehar irauten duen arazoari aurre egiteko konpromisoak eskatzeko. Bilera ospatzen ari zen bitartean, langileek Emakunderen egoitzaren atarian elkarretaratzea egin dute.

Sindikatuetako ordezkariek gogoratu dutenez, udal gehienak etxeko laguntza zerbitzuaren titularrak dira. Gehien bat, zerbitzuaren prestazioa azpikontratatzen da, lehiaketa bidez. Eginkizun hori azpikontratentzat lan egiten duten etxeko laguntzaileek, emakumeek, bete ohi dute. Azken sei urteotan udalek eskaintzen duten zerbitzuaren ordu kopurua etengabe urritu da.

Aipatu murrizketak berekin ekarri du udal batzuetan betetzen diren zerbitzu orduak %30 inguruan urritzea. 

Irakurri Emakunderi emandako txostena

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.