2018-11-29 11:11
Azaroak 27an, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek akordioa sinatu zuten Gizardatz eta Geroan,Eskuhartze Sozialeko patronalekin. Sinatutako akordioak ez die erantzuten sektoreak aldarrikatu izan dituen beharrei azken bi urte luzeetan. Akordioa indarrean dagoen bitartean, sinatzeleek bake soziala bermatzen dute.

Besteak beste, honoko puntuak jasotzen ditu akordioak:

- Bi urtetan soldatak bere horretan mantentzea eta IKPa ez bermatua. 5 urterako %10,6ko igoera sinatu zen, KPIra ez lotuta eta bi urte igoerarik gabe onartuz.
-  Antzinatasun plusa bere horretan mantenduko da 5 urte hauetan.
-  Urrun samar gelditu da 1592 ordurako markatutako helburua, Gipuzkoan lortuta dagoena jada, 2021rako lanaldia 1613koa izango da.
-  Lan segurtasun eta osasuna, berebiziko garrantzia duen gaia eta ia ukitzen ez dena. Bakar-bakarrik konprometitu egiten dira lan jazarpen, jazarpen sexuala edota genero arrazoiengatik izandako jazarpenaren kontrako protokoloa egitera. Langileok jakin badakigu era guztietako biolentzia pairatzen dugula maiztasun handiarekin eta ELA izan ezik beste inork garrantzia ez dio eman negoziazioan zehar.
-  Ordutegi malgutasuna enpresek erabili ahal izateari ateak irekitzen zaizkio proposena denean esku hartze zuzen baterako.
-  Oporren neurketa zaildu egiten da astelehenetik igandera arte lan egiten duten langileentzat, 32 lanegunak 44 egun naturalengatik ordezkatzen baitituzte. Horrek beherapena suposatu dezake opor egunetan sektorean horren handia den kolektibo honen barnean, disfrutatzen den garaiaren arabera.
ELArentzat tamalgarria da sinadura honekin sektorea duintzeko galdutako aukera, Lan Osasun eta Segurtasunean bezalako edukietan aurrerapausoak emateko aukera galdua izan baita. Erakunde publikoek jokatu duten papera ere salatu nahi dugu, beste alde batera begira egon dira eta. Patronalak, beraien aldetik, erakunde hauen ordezkari soilak izan dira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.