2022-05-10 13:39
Epaitegietako garbitzaileek, 2022ko martxoan hasi zen grebarekin soldata arrakala ezabatu eta ia 24.000 euroko soldatak lortu ondoren, borrokaren lekukoa Deustuko Unibertsitateko garbitzaileei eman diete, soldata arrakala ezabatu eta lan baldintzak hobetzeko greban baitaude

Bizkaiko Epaitegien aurrean, Deustuko Unibertsitateko (Sodexo) garbitzaileek Bizkaiko Epaitegietako garbitzaileen borrokaren lekukoa jaso dute. 2022ko martxoan hasi zen greba baten ondoren, soldata-arrakala ezabatzea, 23.880 euroko soldatak eta aldi baterako lan-poltsa bat eta lanpostu hutsak betetzeko sistema bat ezartzea lortu zuten.

Deustuko Unibertsitateko garbitzaileak 2021eko urritik ari dira greban, soldata-arrakala desagerrarazteko, lan-kargak murrizteko, gutxieneko lanaldia ezartzeko eta lanaldi eta kontratuak finkatzeko.

Gaur borrokaren lekukoa jaso dute Deustoko garbitzaileek, bere garaian Epaitegietako garbikuntzako langileek Guggenheimeko garbitzaileen lekukoa jaso zuten  bezala.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.