2019-09-26 13:05
ELAk azken prentsa oharrean salatu eta exijitu zuen bezala, Athleticeri eragiten dion zerga murrizketaren atzera botatzea ez da nahikoa. Dekretu osoaren behin betiko atzera botatzea ere exijitzen dugu, bai %50 aurreztuko luketen inbertitzaileen erakargarritasuna bilatzen duena, bai 2020ko Eurokopan parte hartzeari lotuta dauden enpresentzako zerga salbuespenekin lotutakoa.

ELAk uste du ez litzatekeela existitu behar errenta irregular delakoa (salbuespen batzuekin), hauen existentzia inbertitzaile handiei soilik mesede egiten dielako, edo, beste era batera esanda, kapital handiari.

2020ko Eurokopari dagokionez, derrigorrezkotasunaren argudioa erabiltzen dutenek, Bizkaiko Aldundia UEFAren eskakizunen menpe dagoela onartzen dute? Ez dauka Bizkaiko Batzar Nagusiak itundutako zergen eskumena? Edo espainiar legediaren luzapena hutsa al da?

Behin eta berriro errepikatuko dugu EAJren diskurtso neoliberalak kapital handiaren interesen alde egitea duela, "Euskadi inbertitzaileentzako eta enpresentzat erakargarriagoa den lekua bihurtzea da helburua". Neurri berri hauekin, EAJ eta PSE berriro ere errentagarritasun hutsa bilatzen duten enpresari horien alboan jartzen dira; eta langile klaseari bizkarra ematen diote, izan ere, langileek badakite neurri horiek ez dietela inolako mesederik egingo.

Instituzioek fiskalitatea moduko tresnak dituzte, balantza alde batera edo bestera bideratzeko. EAJ eta bere bazkidea den PSE-k, zerga sistema paradisu fiskal berria bihurtzea nahi dute eta horretan ari dira. ELAk, ordea, uste du beharrezkoa dela aberastasunaren birbanaketa zuzenagoa eta horretarako gehien dutenek gehiago ordainduko duten zerga sistema propio baten aldeko apustua egiten du.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.