2018-11-26 13:59
Bizkaiko Bulego eta Langeletako Hitzarmena sinatu gabe jarraitzen duela salatu dute Euskaduna Jauregiaren atarian; izan ere Basque Industry 4.0 ekitaldia ospatu da bertan. ELAk gaineratu du ekitaldi honetan, langileei bost urtez soldata igoerarik gabe utzi dituzten enpresak daudela erakunde publikoekin batera.

Jarrera honekin, Cebek-ek, sektorearen regularizazioarekin bukatu nahi du, soldata-eskala bikoitzak sortuz, milaka familien soldata-izozketa bermatuz eta langileok sortzen dugun aberastasuna patronalaren aldera doala ziurtatuz. Sektore honetan lan hitzarmen estatalak areagotzen ari dira eta honek egunetik egunera lan baldintzen okertze bat suposatzen du. Estatalizazio honek suposatzen du, sinatzen diren hitzarmenak gero eta baldintza okerragoak dauzkatela eta hori da CEBEK gu sinatzea nahi duena, antzinakotasuna eta gutzienezko bermearik ez daukan akordio bat. Honek langile gehienentzakp soldata-izozketa bat suposatuko luke.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.